top of page
Captura de Pantalla 2024-02-27 a las 17.50_edited.jpg
JARDUERA KULTURALAK

BISITARIRIK BITXIENARENTZAT

ANDAKO ESTAZIO MEGALITIKOA

Apaizetxeatik oinez 5 minutu eskasera
Euskal Herriko trikuharri-kontzentrazio
handienetako bat dago, 100 metrotan 4
trikuharri daudelarik. Horietako bakoitzean
azalpen-panelak daude, non 5.000 urte baino
gehiagoko historia duten eraikuntza hauek
hobeto ulertzen laguntzen diguten.

f1f319bfe7a81c80689a532498134db9.jpeg
ANDRE MARIA ELIZA JASOKUNDEAZ

Ezohiko tamainagatik Kuartangoko
Katedralaren izenez ezagutzen den elizan
Andagoyatarren erretaula dago (XVI.
mendekoa). Pascual de Andagoya 1514
inguruan jaioa, 18 urterekin “Amerikako lur
berrietara” abiatu zen. Karlos V.ak “Peruko
Aurreratua eta Aurkitzailea izendatu zuen,
nahiz eta gaixotasun bat zela-eta, azkenean

ez zuen parte hartu konkistan, Pizarrok eta
Almagrok burutu zutelarik

a.jpg
CELEDONEN ETXEA

Zeledon Gasteizko Andra Mari Zuriaren
jaietako protagonista da, tradizioz Arabako
Lautadako Zalduendo herriari lotua izan
dena. Pertsonaia Gasteizko alde zaharrean
maiz ibiltzen zen nekazari mozkorti batengan
inspiratu zen, eta haren omenez "Celedonek
etxe berria eraiki du leiho eta balkoi
batekin..." abestia abesten da jaietan. Hala
ere, abestiaren pertsonaia -nahiko
dokumentatuta dago- Celedonio Iturralde
izango litzateke, aldameneko Bitoriano
herrian jaioa eta ,Zalduendoko Celedon
bezala, Gasteizko tabernetan maiz ibiltzen
zena. Gero Andagoiako bizilagun izango
zenak Hirugarren Karlistaldian bat egin zuen
Pedro Fernandez de Retana musikariarekin,
eta hari kontatu zion Andan Katadianoko
bizilagun batekin ezkondu ostean, leiho eta
balkoi batekin etxe berria egin zuela“

Andagoian”. Hori dibertigarria iruditu omen
zitzaion musikariari, eta gaur egun ere
Gasteizko jaietan abesten den kanta
ezaguna eskaini zion.
Celedonen etxea Apaizetxearen garai
berekoa da, eta biak oso antzekoak dira
(leiho eta balkoiarekin...).

URBINA BASABEKO ETXE-DORREA

XIV. mendeko dorretxea, San Pedro
elizarekin batera, Kuartangoko multzo
monumental aipagarrienetakoa da. Gaur
egun erakusketa eta kultur ekitaldietarako
erabiltzen da.

f1f319bfe7a81c80689a532498134db9.jpeg
OROKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIA

Bitoriano eta Jugo herrien ondoan dagoen
muino batean kokatua, bi gauzagatik da
erakargarria. Batetik, balio artistiko eta
historiko handiko XVI. mendeko gurtza leku
garrantzitsua izateagatik, eta, bestetik, itsas
mailatik 850 metrora dagoen begiratoki
pribilegiatuagatik ,leku ezin hobea Zuiako eta
Kuartango bailara ,alde batetik, eta Arabako

Lautada, bestetik, behatzeko. Asteburuetan,
santutegiari atxikitako “Atabaka” taberna eta
jatetxea ireki ohi da, eta bertan bazkari
bikainaz gozatu ahal izango duzu bista
zoragarriak ikusiz.

ESKOLUNBEKO SANTUTEGIA

XV. mende amaierako baseliza hau Badaiako mendilerroa zeharkatzen zuen Erdi Aroko bide zahar baten ondoan dago kokatuta, Apaizetxeatik 30 min-ra oinez edo 5 min-ra autoz. Abuztuko azken igandean erromeria bat ospatzen den zabalgune eder batean, bailarako biztanleria osoak parte hartzen duelarik.

AÑANAKO GATZ HARANA

Apaizetxeatik 20 min-ra Añanako Gatz
Harana bisitatu dezakegu, 6.000 urte baino
gehiagoko historiarekin NBEak Gizateriaren
Nekazaritza Ondare izendatu duena.
Gatz larrainek osatzen duten paisaia izugarri
berezia da, eta haranari itxura berezia
ematen dio. Denak harrituko dituen bisita,
haurrak zein helduak. Ordubeteko bisita

gidatu oso atseginak eskaintzen dira, baina
ezinbestekoa aldez aurretik erreserba egitea;
izan ere, opor garaian eta asteburuetan,
batez ere, gerta daiteke sarrerarik ez lortzea.
Bisita honek, zalantzarik gabe, arrakasta
ziurtatua du.

VARONATARREN DORREAREN JAUREGIA

Añanako Gatz Haraneko bisitaren osagarri ezin hobea da. Kilometro gutxira ,Villanañe herrian, XV. mendeko gotorleku hau aurkitzen dugu, Gune Historiko-Artistiko Monumentala katalogatua. Gaur egun ikusten dugun eraikina jatorri bisigodoa du, VII. mendean egurrezko dorre soil gisa hasi zen; XV. mendean beste dorre bat eraiki zen, eta XVI. mendean jauregia gehitu zitzaion. Bisitak gidatuak eta doakoak dira, 45 min. irauten dute gutxi gorabehera. Dorrea eta jauregiaren zati bat bisitatzen dira, non urteetan zehar iraun duen jatorrizko dekorazioa partzialki kontserbatzen den, Barona leinuaren azken ondorengo zuzenak bizitzen jarraitu baitu gaur arte. Ezinbesteko beste bisita bat.

Pribatutasun-politika

bottom of page