
BEHEKO SOLAIRUA
Apaizetxeak beheko solairuan guztiz
hornituta dagoen sukalde handi bat dauka,
labea, mikrouhin labea, garbigailua, ontzi-
garbigailua eta 10 lagunentzako jangela
dituena. Halaber, tximinia eta telebistadun irakurgela
eta komun bat ere baditu.




LEHEN SOLAIRUA




Lehen solairuan guztira lau logela daude, denek ohe bikoitza dute. Ohe bikoitza dun lau logeletatik 2tan ohe gehigarria jartzeko aukera ere badago.
Bestalde, logelen solairu berean bi komun oso daude (horietako bat logela nagusian sartuta.

GOIKO SOLAIRUA
Ganbaran egongela ikusgarri bat dago, 130 m2 baino gehiagoko zabalgune oso argitsua, non mota guztietako jarduerak egiteko gune ezberdinak dauden, hala nola umeentzako eta familiako jolas-eremua, telebista-, musika-, irakurketa-gunea, etab. Eta espazioaren buru, tximinia handi bat dago, atseden hartzera eta solas egitera gonbidatzen zaituena, batez ere, neguko gau hotzetan.
Balkoitik Badaiako mendilerroaren gaineko bista zoragarriak ere goza daitezke.




KANPOALDEA




Kanpoaldean, barbakoa, egur labea,
harraska eta jangela dituen portxe bat du,
dudarik gabe, udako eta udaberriko egun
epeletan oso estimatua izango den espazioa.
Altzariak dituen lorategi bat ere badu,
atseden hartzeko edo txikienen kanpoko
jolaserako. leku zoragarria.
Etxetik kanpo aparkaleku handi bat dago, eta
Apaizetxeak ibilgailu elektrikoentzako
kargagailu bat jartzen du gonbidatuen eskura
(konektatzeko aldez aurretik jakinarazi behar
da).

ETXEKO ARAUAK
- Sarrera 16:00etatik aurrera, eta
lagundutako harrera 21:00ak arte.
21:00ak baino beranduago iristen bazara, jar
zaitez gurekin harremanetan, eta, hala
badagokio, modu autonomoan nola sartu
esango dizugu.
- Irteera 12:00ak baino lehen. Geroago atera
behar baduzu, gurekin kontsultatu ea
aukerarik dagoen.
- Ez da onartzen ezkondu aurreko agurrik
edo festa jendetsurik.
- Etxe barruan ezin da erre. Erre daiteke
portxean eta lorategian. Mesedez, erabili
bertan dauden hautsontziak.
- Animaliak onartzen dira logeletan izan ezik.
Guztiz debekatuta dago animaliak besaulki,
sofa, ohe eta gainerako altzarietara igotzea.
Uneoro kontrolatuta egon behar dira etxe
barruan zein kanpoan. Jabeei eskatzen zaie
maskotek lo egiteko oheak ekartzeko.
ZERBITZU AIPAGARRIAK


