
NATURAKO JARDUERAK
BIZITARI AKTIBOENENTZAT

NERBIOI-JAUZIA
270 m-ko altueran, Iberiar penintsulako ur-
jauzirik handiena da. Ur-jauzian ur-emaria
etengabea ez den arren, eurite handien
ostean edo neguan eta udaberrian elurra
urtzean, Kuartangoko naturak eskaintzen
digun ikuskizun handienetakoa da.
Baina urik gabe ere, sakanera ematen dion
balkoitik ikusten diren bistak bisitarien oroimenean geratuko dira. Dudarik gabe, ezinbesteko bisita da.
Urduñatik Santiago mendira edo Kuartango
haranaren behealdean dagoen Luna herritik
errepidez du sarbidea, 1:30 minutu pasatxo
(joan-etorrian). Beste aukera bat ondoko
Unzaa herritik ateratzea litzateke, gutxi
gorabehera 2:30 min. (joan-etorrian) 20 min-
ko igoera txiki baten ondoren.

GIBIJIKO MENDILERROA
Belardiak, pagadiak eta hariztiak dituen
paraje ikusgarria. Hemen Gibijoko otso-zuloa
bisitatzeko aukera izango dugu; Nerbioi
Saltoaren inguruan dagoenarekin batera,
zonaldean horretarako egindako eraikin
zaharrenak da. Otso-zuloa inbutu itxurako bi
harri-hormaz osatutako korridore bat da,
zeina putzu batera doana, non bertakoek,
bere bi hormen artean zuzenduz animaliak
bultzatu ondoren, ehizatzen zituzten.
1955ean harrapatu zituzten azken bi otsoak
antzinako teknika horrekin.
Otso-zulotik ez oso urrun, Gibijoko antzinako
arte ikusgarria dago, 800 urte baino gehiago
omen dituena. Mendilerroan zehar ibilbide
zirkularra eginez, leku horiek bisita daitezke
Trinitate eta San Antonio baselizekin batera,
biak XVI. mendekoak.


GUJULIKO UR-JAUZIA
Izarratik kilometro gutxira beste ur-jauzi handi bat dago. Bere 100 m-ko desnibelarekin ez da Nerbioi Saltoa bezain ikusgarria, baina, alderantziz, ohikoa da urarekin ikustea. Gujuli herrira iritsi aurretik eskuinean dagoen aparkaleku batetik dago sarbidea. 5 min irauten duen bide baten ostean, ikuspegi ederraz goza zaitezke.
LAMIOXINEKO URMAELA ETA ALTUBEKO UR-JAUZIA
Hegaztiak behatzea maite dutenentzat Lamioxin aintzira edo Lamien edo maitagarrien putzua bisita paregabea da, batez ere migrazio garaian. (Euskal mitologian lamiak edertasun handiko emakumeak ziren, ahate-oindunak, laku eta ibaien ertzetan ile luzea urrezko orraziaz orrazten zutenak). Leku xarmangarria eta lasaia da, pagadiz inguratuta, non bere ertzean isiltasunean eseri eta ur-hegaztiak, anfibioak eta sorgin-orratzak behatu ahal dituzun.
Bertatik guruko beste leku eder bat bisita dezakegu, Altubeko ur-jauzia, beti ura duena. Pagoz inguratutako bideak eta tokiaren hezetasunak benetan freskagarria den esperientzia bihurtzen dute, udan batez ere.
